Joan 12

1 Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric. 2 Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat. 3 Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, …

Apostoluen Eginak 7

1 Orduan erran ceçan Sacrificadore subiranoac, Gauça horiac horrela othe dirade? 2 Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean , Charranen habita cedin baino lehen: 3 Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic …

Joan 13

1 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec. 2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan) 3 Daquialaric Iesusec gauça gucia …

Apostoluen Eginak 8

1 Eta Saul consent cen haren hiltzean. Eta eguin cedin dembora hartan persecutione handi Ierusalemen cen Eliçaren contra: eta guciac barreya citecen Iudeaco eta Samariaco comarquetarát, salbu Apostoluac. 2 Eta eraman ceçaten Esteben ohorztera Iaincoaren beldurra çuten guiçon batzuc, eta nigar handi eguin ceçaten haren gainean. 3 Eta Saulec deseguiten …

Joan 14

1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue. 2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. 3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát. …

Apostoluen Eginak 9

1 Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana. 2 Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera. 3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui …

Joan 15

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina 2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát. 3 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic. 4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin …

Apostoluen Eginak 10

1 Eta guiçon-bat cen Cesarean, Cornelio deitzen cenic, Italiano deitzen cen bandaco centener, 2 Deuota, eta Iaincoaren beldurra çuena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui. 3 Harc ikus ceçan visionez claroqui egunaren bedratzi orenén inguruän, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta …

Joan 16

1 Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza etzaiteztençát: 2 Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari. 3 Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni. 4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit …

Apostoluen Eginak 11

1 Ençun ceçaten bada Apostoluéc eta Iudean ciraden anayéc ecen Gentilec-ere recebitu çutela Iaincoaren hitza. 2 Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ceçaten haren contra circoncisionecoéc, 3 Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc. 4 Orduan hassiric Pierrisec declara cietzen gauça guciac bata bercearen ondoan, …